ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnen topagunea da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero zabaltzen den gunea. Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin, apirilaren 22tik 27ra, Aulestiko Udal Aretoan, astelehenetik larunbatera, 48 orduz guztira, 5 tailerrak prestatu dituzte Laida Azkona, Laura Penagos, Getari Etxegarai, Estitxu Zaldua eta Iraia Elias irakatsitakoak. Ikastaro guztiak euskaraz egindo dira, eta matrikula 450 €koa (lotarako lekua eta otorduak barne). Informazio gehiago eukitzeko www.artedrama.eus web gunea begiratu, eta matrikula egiteko, deitu (+34) 636 552 244 telefonora edo idatzi [email protected] e-mailera.
Ez galdu!