Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna!

Gaur abenduak 3 da, Euskararen Nazioarteko Eguna. Eusko Ikaskuntzaren Elkarteak 1949an ezarri zuen egun hau lehen aldiz baina egun honek ez zuen gaur egun daukan garratzia hartu 1995era arte. Urte horretan Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkarlan bat egin zuten eta ospakizunak instituzionalizatu egin ziren. Baina 2005etik zeukan baino garrantzi handiagoa hartu zuen Nestor Basterretxeari esker. Ordutik aurrera, hainbat erakundek, erakunde publikok eta herritarrak erakusketak, tailerrak, azokak eta bestelako jarduerak prestatzen dituzte egun horretarako hizkuntzari omenaldia egiteko eta bere erabilera sustatzeko.

Hori dela eta, La Ria del Ociotik hainbat liburu eta film gomendatuko dizuegu egun hau ahalik eta hoberen goza dezazuen.

TURISTA KLASEA

Kattalin Miner

Arg.: Susa

Esnatu, gozaldu, jantzi, motxila, paketea eta NANa hartu, Hendaiara joan, Pariserako trenari itxaron. Baliteke gaurkoa izatea azken bisita. Eta oraindik ez zaizkio natural ateratzen talegoa bezalako hitzak. Batzuetan fribolo samarrak iruditzen zaizkio haien arteko elkarrizketak, ez dutelako politikaz hitz egiten, baizik eta pelikulez, liburuez, ametsez. Barre egiten dute, elkar babesten dute.

Uzkiari buruzko tailer baten ezagututako lagun txiletar batzuen etxean geratu zen lehenengo bisitan. Geroztik, ardo botilak hustu zituzten, «lagun» esan zioten elkarri, bizi zituzten biolentziak konpartitu. Baina haiei ez zien kontatu muga gurutzatuta trenak hartzean sentitzen zuen izua, Charlie Hebdo-ren kontrako atentatua gertatu zenetik.

Adiskidetasuna, elkartasuna, norberarengandik erauzi ezin ditugun beldurrak.

 

JENISJOPLIN

Uxue Alberdi

Arg.: Susa

Baldintza makurrei aure eginez zaildutakoa da Nagore Vargas, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzen ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek, inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest.

Bilbora iritsi zenean hiri bat gatazkan zeukan deskubritzeko; zenbait iraultza eta abentura, engainatzeko; gorputz bat, biolentziaren eta erotikaren artean jokoan jartzeko.

Klasearen, aberriaren eta sexuaren izenean nork bere amorrua bizkortzen zuen garaiak gozatu zituen Nagorek. Baina orain, 2010eko irailean, 28 urte dituela, Artxandan dago Libre irratiko hiru lagunekin, azken bilkura moduko bat antolatu dute, jakinaren gainean segika dituztela txakurrak, preso hartuko dituztela ziurrenik eta itxi egingo dutela irratia.

 

FILM ZAHARREN KLUBA

Alberto Ladron Arana

Arg.:Elkar

Leire Asiainek, Foruzaingotik eszedentzian dagoela, ikerketa xume bat egitea onartzen du, bere ahizparen eskariz: adulterio baten frogak eskuratu behar ditu. Konplikaziorik gabeko lana dirudi, eta erraz asko lortuko du kasua argitzea. Hala ere, Asiain ez dago gustura, susmoa du itxurazko infidelitate horren atzean beste zerbait egon daitekeela, dena errazegi konpondu delakoan. Ezin asmatu, ordea, zer den oker dagoena.

Bat-batean, gauzak nahaspilatzen hasiko dira, aurrez igarri ezin daitekeen moduan, eta Aisianek eginahalak eta bi egin beharko ditu askaezina dirudien korapiloa askatzeko.

 

LOREAK

Aneren bizitza hankaz gora jartzen da astero astero lore-sorta bat heltzen zaiolako bere etxera. Lourdes eta Tereren bizitak ere egoera bera bizi dute. Ezezagun batek astero astero lore-sorta bat uzten du bere bizitza markatu duen pertsona baten oroimenerako. Hiru emakumeren istoria, hiru bizitza asaldatu lore batzuen presentzia dela eta.

ERREMENTARI

10 urte igaro dira Lehenengo Gerra Karlistatik, 1833an. Arabako herri txiki baten Alfredok, Gobernuko komisarioa, gertakari bat ikertzen dabil zeinek mendi barrenean dagoen zorigaiztoko aroztegi batera zuzentzen dio. Bertan Patxi deituriko arotz bakarti eta beldurgarri bat bizi da. Bertakoek arotzarekin loturiko istoria ilunak kontatzen dizkie, lapurretak, hilketak eta deabruarekin itunak. Baina txutxumutxu horiek Usuek, umezurtz bat, aroztegian sartu eta argitara ateratzen da Patxiren benetako aurpegia.

EUTSI!

Kepa eta Martin, bi txirrindulari afizionatu eta betiko lagunak, 40 urte izango dituzte laster eta lan egiten duten enpresan, Saldix Corp., arazoak daude duela bi urtetik. Enpresa deslokalizatu egingo delaren zururrumurruak daude Martin aita izango den momentuan eta horrek Keparekin arazoak izatea ekarriko dio, zein egoera berri horretara ohitua dagoen. Baina lagun izatearen benetako esanahaia zein den kolokan jartzen denean helburu amankomun bat sortzen da: Frantziako Tour-a.

————————————————————————————————————————————————————

Hoy es 3 de diciembre, Día Internacional del Euskera. La primera vez que se celebró este día fue en el año 1949 gracias a la Sociedad de Estudios Vascos pero este día no ha tenido mayor relevancia hasta en año 1995. Ese año el Gobierno Vasco y Euskaltzaindia hicieron una colaboración y las celebraciones se institucionalizaron. Pero desde el año 2005 ha ido cogiendo más relevancia entre diferentes asociaciones, instituciones públicas y la ciudadanía que empezaron a hacer talleres, exposiciones, ferias y otro tipo de festejos para homenajear ese día e impulsar el uso del euskera.

Por ese motivo desde La Ría del Ocio vamos a recomendar una serie de libros y películas para que podaís disfrutar de este día.

 

COMENTARIOS

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Más Leídas

candelight

Candlelight Tributo a Coldplay en Bilbao

En el ciclo Candlelight, los conciertos ofrecen una experiencia musical y sensorial única, grac...
la comedia de los errores andres lima

«La comedia de los errores en Bilbao: Desorden y risas»

En el mundo del teatro, pocas obras generan tantas risas y confusiones como "La Comedia de los ...
funzo baby loud

Funzo & Baby Loud: Nuevo Sonido Urbano Llega a Bilbao

En el corazón de la música urbana española, emerge la figura de un dúo que está marcando un ant...
candelight

Candlelight Bilbao: Noche de Tributo a ABBA a la Luz de...

Descubre la Magia de Candlelight: Tributo a ABBA Imagina una velada donde la música y la luz d...