Bilboko Udalak, 14 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta dagoen euskaraz egindako komikien “Parrapean III.komiki lehiaketarako” deialdia zabaldu du. Interesatuek urriaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dituzte jatorrizkoak eta argitaratu bakoak izan beharko duten lanak Begoñako Liburutegian.
Ekimena, Kultura Sailak diseinatu duen eta urriaren 18tik 29ra, Bilboko Begoñako eta Santutxuko udaltegietan ospatuko den “Parrapean komiki egunak” komiki jaialdiaren barruan dago non euskaraz istorioak kontatzeko modu horri buruzko tailerrak, hitzaldiak, emanaldiak eta erakusketak jasoko dira. Horrez gain, Karmelo plazaren inguruetan komiki azoka eta bestelako jarduerak egongo dira larunbatean, urriaren 29an.